via EZIN MONOPOLIZATU:
Atzo lehenengo istiluak eman ziren Urruña inguruan, G7ak Miarritzen ospatzekoa duen bileraren harira. Badirudi Euskal Herrietan gure zilborrera begiratzeak tontotu egin gaituela, planeta mailako ekimen hau gure estaturik gabeko nazio honen egoera politikoak baldintzatzea nahi badugu.
Onak eta txarrak seinalatzera jo du komunikabideren batek, estatuen hiztegien dikotomian eroriz eta kontragailurra zer den eta zer ez den erabakitzeko boterea beregain hartuz. Munduko txoko desberdin eta anitzetan ospatu dira gailurrak, eta noski, kontragailurrak, azken hauek ere anitzak: bai ideologikoki, edukiei dagokionez nahiz borroka moldeetan.
Plataformaren sektore indartsu baten kutsu autoritario nahiz blokeatzailea eta honen harremana ezker abertzale ofizialarekin esplizitu egin zen atzo (abuztuak 23) Idoia Erasoren artikuluan. Manifestazio autonomo eta inprobisatu baten ostean estatuen menpeko indar errepresiboek akanpalekuaren kontra oldartu ziren hainbat atxilotu eta zauritu utziz. Honen kronika saiakera honetan "disidente" hitza erabiltzen dute polizia akanpalekura joatearen errudun izendatzen dituen pertsonenentzat. Egun eta hemen modan dugu termino hau, baina kontragailur batean erabiltzea lotsagarria da. Izan ere bertan etsai amankomun baten existentzia bertaratutako guztien ezaugarria da, eta minimo horretatik aurrera mugak jartzea jarrera autoritario baten adierazle da.
Ezin dugu ahazu plataformak daukan bizi motzean hainbat eragilek bertatik alde egin dutela, hasieran jarritako helburuak ez zituelako betetzen ari. Honetaz gain, abokatu taldea ere serio jarri behar izan zen G7aren kontra edozein modutan borrokatuko lukeen edonor defendatzeko.
Hau idazterakoan plataformak ez du oraindik deus esan azken gertaera hauen inguruan, seguruenik eztabaida eta asanblada luzeetan murgilduta egongo baitira. Bitartean ezker abertzale ofizialaren egunkariak aurrea hartu dio egiari, borroka molde zehatzen kriminalizazioa bilatu nahian.
Kontragailurrek ez dute hegemoniaz ulertzen; munduko borroka askok bat egiten dute Iparralden egunotan, utz diezaiogun elkar ezagutu, eraiki, suntsitu eta bihotzetan daramaten mundu berri hori utopiatik errealitatera eramaten. Bide guztiak dira zilegi G7a eta bere munduaren kontra.
AUTORITARISMOA ETA KAPITALISMOA AKATU!
Aman Komunak-ek Topaketa Intergalaktikoen hirugarren edizioa antolatu du aurten Abuztuaren 21etik…
Gaztegunea abuztuaren 21etik 23ra. Egun bakoitzeko gaiak:
08/21: Bizitzak
08/22: Mugak
ATZERATUA
G7a dela-eta Hazparnera etorriko diren CRSei "ongi etorria" emateko…
13:00 Kalejira
13:30 Freestyle poteoa
14:30 G7 Ez argazki masiboa
G7 Ez Plataformak…
Kalejira Bilbon, G7 Ez Plataformak antolatua
La actividad, impulsada por la plataforma “G7 Inon Ez” comenzará a las 19.00 y tendrá como plato fuerte…
Pour s’organiser en amont du G7, et pour préparer le contre-sommet et les actions à venir, on se donne…
Charla sobre la cumbre G7 en Gares
Organizado por la Plataforma G7 Ez
Gipuzkoarrok G7ari ez!
beste mundu bat sortzen
G7 Ez Plataformak antolatua
Julia Marti
(FeministAlde-OMAL)
Antolatzaileak: Emakumeen etxea elkartea - Ekofeminismo…
"Txaleko horiak eta Frantziar estatuaren errepresioa"
G7 Ez Plataformak antolatua, Aldaben …
G7aren kontrako erantzuna prestatzen
G7 akatu!
"Ekonomia solidarioa ikuspuntu feministatik"Hitzaldia: Ekonomia solidarioa ikuspuntu feministatik
2019-05-16 - 19:00 - Gasteiz
G7 Ez Plataformak antolatutako hitzaldia, Landatxon…
"Solidaridad con lxs represaliadxs del G20"
Hitzaldia Esparru Gaztetxean (Zizur Nagusia, Nafarroa)
"Zer da G7? Erresistentzia esperientziak"
G7 Ez Plataformak antolatua, Sumendin (Gasteiz)…
Tattoo Circus Euskal Herria jardunaldi antikartzelarioen barruan egingo den hitzaldia
Hamburgo,…
Zineforuma, globalizazioaren aurkako borrokaz: “Díaz. No limpies esta sangre”
Mahaingurua: Zer da G7a? Zer egin dezakegu?
Donostiako Boulevard-ean. Euria…
20-27 maig
Contra el G7, setmana da sabotatge en Euskal Herria.
Perquè ens oprimeixen…