Hamaika Feminista Autonomo-k bidalia:
Mundu mailako zazpi botere ekonomiko, politiko eta militar gorenak ordezkatzen dituen G7a gure lurretan elkartuko da aurtengo abuztuan Miarritzen (Euskal Herria). Nazioarteko politikan benetako inpaktua suposatzen duen batzarra da G7 deituriko “foru informal” delako hau., kapitalismoaren garapena ahalbidetu eta sustatzeko beharrezkoa duten bilkura nagusia. Geure egunerokoan, geure herrietan eta geure gorputzetan garatzen den kapitalismoaz ari gara., geure eguneroko, geure herri eta geure gorputzak zeharkatzen dituen zapalkuntza estruktural multzoa.
Erosotasun kuota batzuekin bizitzeko pribilegioa ematen digu neoliberalismoak, bizi eredu zehatz batera moldatzearen truke betiere. Indarkeriaz jositako bizimodu bat da hau. Gauza jakina da sistema patriarkal kapitalistak modu anitzetan zapaltzen gaituela: etxean zein etxetik kanpoko lan esplotazioa, kontrol soziala, genero eta sexualitate arau bortitzak, familia eredu heteropatriarkalaren inposaketa, forma komunitarioen desagerpena eta horrek dakarren indibidualismoa edo gure bizitzen gaineko kontrola ukatzen digun desarrollismo teknozientifikoa, besteak beste.
Baina sasi-askatasun edo askatasun neoliberal indibidualistak badu bere kostea hortik haratago ere. Egitura honek funtzionatu ahal izateko Hegoalde globaleko herrialde pobretuenetako komunitateak eta biodibertsitatea gupida gabe espoliatzen eta xahutzen dira etengabean. GU eta BESTEAK deiturikoen arteko muga sinboliko eta materiala eraikitzen da eta “diferentzi”hori erabiltzen da erosoago esplotatzeko.
Horrekin batera, boteredunek bizigarriagoak diruditen tokietarantz ematen diren migrazio prozesuak blokeatu eta estigmatizatzen dituzte. Muga horiek zalantzan jartzen saiatzen direnen aurka, instituzionalizatutako kontrol eta zigor mekanismoak aplikatzen dira, esate baterako: Atzerritarrak Internatzeko Zentruak (CIE), espetxeak, Adin Txikikoen Zentruak edo zuzeneko kanporaketak burutuz. Horretaz gain, migratu ondoren bizitza normalizatzen saiatzen diren pertsona arrazializatuen bizi-baldintzak logika kolonialistan eta muturreko esplotazioan oinarritzen dira. Testuinguru honetan, emakumeak eta gainontzeko identitate ez normatiboak dira, azken finean, kaltetuenak.
Guzti hori horrela, tamalgarria eta perbertsoa iruditzen zaigu G7an elkartuko diren erakundeek feminismoa beregain hartzea eta hutsaltzea. Argi dago irabazi guztien xox miserable batzuk erakunde feministetara bideratuko dituztela esatea errentagarria dela haien aurpegiak zuritzeko. Iraingarria da beren estrategia politiko bortitza gauzatzeko emakumeen eskubideak defendatu eta sustatuko dituztela esateko adina prepotentzia izatea. Izan ere, bere oinarrian kontraesankorra da ikuspegi kapitalista batetik jarduten duen feminismoa. Arma eta hesiz blindatzen duten Mendebalde txuria emakumeen pobreziaren areagotzean oinarritzen da., eta indarkeriaz lortutako menpekotasun hori beharrezkoa dute beren boterea mantendu ahal izateko.
G7a kapitalismoaren ikur gorena izanik, feministok zapalkuntza anitzak barnebiltzen dituen kultura ideologikoaren aurkako borroka honetan egon behar dugu halabeharrez. Feminismorik ez dago ikuspegi antikapitalistarik gabe. Patriarkatuak eta kapitalismoak sistema berdinean jarduten dute, biak dira indarkeriaren bidez metatzen den aberastasun logika horren birikak. Hau ez onartzea, arazoari sakontasunik gabe heltzea da. Horregatik, kapitalismoak erasotzen gaituenean ere feminismotik indarrez erantzungo dugu. Terrorismo heteropatriarkal kapitalista kolonialistaren aurrean modu aktiboan erantzuteko prest gaude, horretarako erabiltzen diren bide guztiak zilegi izanik.
Kapitalaren zapalkuntzari aurre egiteko elkartasun sareak ehundu ditzagun!
Gora G7aren eta honek ordezkatzen duen sistemaren aurkako ekintza zuzena!
Geure bizitzen jabe izan arte!
HAMAIKA FEMINISTA AUTONOMO
Aman Komunak-ek Topaketa Intergalaktikoen hirugarren edizioa antolatu du aurten Abuztuaren 21etik…
Gaztegunea abuztuaren 21etik 23ra. Egun bakoitzeko gaiak:
08/21: Bizitzak
08/22: Mugak
ATZERATUA
G7a dela-eta Hazparnera etorriko diren CRSei "ongi etorria" emateko…
13:00 Kalejira
13:30 Freestyle poteoa
14:30 G7 Ez argazki masiboa
G7 Ez Plataformak…
Kalejira Bilbon, G7 Ez Plataformak antolatua
La actividad, impulsada por la plataforma “G7 Inon Ez” comenzará a las 19.00 y tendrá como plato fuerte…
Pour s’organiser en amont du G7, et pour préparer le contre-sommet et les actions à venir, on se donne…
Charla sobre la cumbre G7 en Gares
Organizado por la Plataforma G7 Ez
Gipuzkoarrok G7ari ez!
beste mundu bat sortzen
G7 Ez Plataformak antolatua
Julia Marti
(FeministAlde-OMAL)
Antolatzaileak: Emakumeen etxea elkartea - Ekofeminismo…
"Txaleko horiak eta Frantziar estatuaren errepresioa"
G7 Ez Plataformak antolatua, Aldaben …
G7aren kontrako erantzuna prestatzen
G7 akatu!
"Ekonomia solidarioa ikuspuntu feministatik"Hitzaldia: Ekonomia solidarioa ikuspuntu feministatik
2019-05-16 - 19:00 - Gasteiz
G7 Ez Plataformak antolatutako hitzaldia, Landatxon…
"Solidaridad con lxs represaliadxs del G20"
Hitzaldia Esparru Gaztetxean (Zizur Nagusia, Nafarroa)
"Zer da G7? Erresistentzia esperientziak"
G7 Ez Plataformak antolatua, Sumendin (Gasteiz)…
Tattoo Circus Euskal Herria jardunaldi antikartzelarioen barruan egingo den hitzaldia
Hamburgo,…
Zineforuma, globalizazioaren aurkako borrokaz: “Díaz. No limpies esta sangre”
Mahaingurua: Zer da G7a? Zer egin dezakegu?
Donostiako Boulevard-ean. Euria…
20-27 May
Against G7, sabotage week in Euskal Herria
Because all of us are opressed.