G7aren kontragailurrerako deia

(EGUNERATUA)

Abuztuaren 24tik 26ra egingo dute G7 gailurra Miarritzen, Euskal Herrian. Jada hilabete batzuetatik hona ikusi ahal izan da nola sektore desberdinetatik, leku eta modu ezberdinetan hasi diren erantzunak ematen, eta abuztuaren 19tik 26ra egingo den kontra-gailurrerako deia egiten. Azken asteetan eskuorri bat agertu da egin diren ekintza desberdinetako batzuk azalduz, ondoren ikus daitekeena:

  • Mc Donald’s eta Decathlonen kontrako ekintza Donostian.
  • Desarmons-les kolektiboaren mintzaldia Itsasun, besteak beste.
  • G7 Fan Clubaren ekimenak Miarritzen.
  • Hainbat kajero/distribudoreen sabotaia Bilbon.
  • G7ri ongi etorria (antzerkia) Donostian.
  • Casino eta beste lau ostaturen kontrako sabotaiak Miarritzen.
  • Euskal Herria harrera herria ekimena Irun – Hendaia arteko zubian.
  • Bi Carrefourren kontrako sabotaiak Bilbon.
  • Macron-en kontrako mobilizazioa G7ren prestaketarako bisitan Miarritzen
  • G7ren kontrako manifa Donostian.
  • CCI Komertzio Ganbararen kontrako ekintza Baionan.
  • Garapen kontseiluak G7arena bozkatzean, G7 kontrako eskuorrien banaketa, Baionan.
  • G7ak errepresentatzen duen sistema kapitalista heteropatriarkalaren kontra sabotaiak Donostian:

    Zara Kids-en
    Decathlon City
    Stradivarius
    Bershka
    Nespresso
    Orange
    Woman Secret
    eta Donostiako erdiguneko beste hainbat denda

  • G7ren kontrako kalejira Bilbon.
  • Turismo bulegoen kontrako sabotaiak Getaria eta Bidarten.
  • Orange dendaren kontrako ekintza Donostian.
  • G7ren kontrako tindaketak/pintadak Euskal Herrian zehar.
  • Agentzia imobiliarien sabotaia Baionan eta Getarian.
  • “Serge, Mikel, Peio”-k G7an kolaboratzearen salaketa (Serge: Miarritzeko Komertsanteen presidentea, Mikel: Lauak Kooperatiba, Peio: Agour kooperatiba), Agour kooperatiban Heletan eta karriketan Hazparnen.
  • Euskotreneko biaren katenaria mozketa Bilbon
  • Errepresioa sustatzen eskolek duten inplikazioaren eta Okupazio militarraren salaketa, Hazparnen
  • Manifestaldia eta antzerkia Miarritzen.
  • Miarritzeko aireportua konpondu duen Colas enpresaren makinen suntsiketa Arbonan.
  • FEVEko Bilbo-Santander trenbidearen etetea G7aren aurka.
  • Arrangoitzeko Golfeko zelaien pozoitzea, pozoin ekologikoarekin.

ZAPALKUNTZAREN KONTRA
ELKAR-INDARTU, ANTOLATU TA BORROKATU!

Published data: 2019/09/02

Events