Kronika: abuztuak 19-20

Atzo eta gaur, abuztuaren 19 eta 20a, kontragailurreko guneen prestaketa egin da: Hendaiako hiru gune (gaztetxea, portuko topaketa intergalaktikoak eta gazte-gunea, kanetako auzoan) eta Urruñako akanpalekua.

Astelehen goizean goizetik presentzia poliziala bazegoen ere, arratxaldean hasi ziren kontrolak areagotzen; mugan kotxe eta oinezko batzuk gelditzen eta identifikatzen aritu ziren, eta baita Hendaiako kaleetan ere. Gutxienez hiru pertsona identifikatuak eta katxeatuak izan ziren, 15 pertsona retenituak, 2 atxilotu atzo eta beste 5 atxilotu gaur, denak aske utziak gero, besteak beste. Iparraldean muga inguruko herri batzuetako errepideak moztuak izan dira. CRSak eta militarrak eskola eta belardi batzuetan instalatu dira iparraldean, eta Hondarribian ere bai hegoaldean. Hala ere, kontrolak ez dira erabatekoak eta jendea ari da irixten Hendaia eta Urruñako guneen montaketetara.

Bestalde, akanpalekuan Legal Team-ak postua jarri du hainbat informazio legal zabaldu eta laguntza emateko; ondorengo fanzine hau zabaldu dute oinarrizko informazioekin eta +34 943 09 06 30 zenbakiaren bidez kontakta daiteke haiekin.

Horretaz gain, mediamanif.com webgunea zabaldu da, "txakurren eta manifestarien posizioak biltzen dituen mapa interaktibo partehartzailea" dena. Bukatzeko, G7aren kontrako borroka eta kontragailurrari buruzko informazioa g7ez.eus eta g7borroka.info-n ere aurki daiteke.

Published data: 2019/09/02

Events