How to share contents

Atari hau iturri ezberdinetatik jasotako edukiekin osatzen da.

Badakigu bidaltzen den materiala sentsiblea/marroneroa izan daitekeela eta dokumentuak iristarazten dizkigutenen pribatutasuna zaindu nahi dugu.

Horregatik, autodefentsa digitalerako hainbat estrategia partekatu nahi ditugu.

Sistema amnesiko bat erabili

TAILS GNU/Linux banaketa amnesiko bat da, komunikazioen segurtasuna hobetzeko tresna multzo bat eskeintzen duena.

Instalazioari eta erabilerari buruzko argibideak TAILSen dokumentazio orrialdean aurki daitezke.

GARRANTZITSUA: Ez deskargatu inoiz Tails edo Tor Project-en orrialde ofizialak ez diren beste orrialdeetatik.

Konektatu internetera Tor Browser-en bidez.

Tor Browser Mozilla Firefox-en oinarritutako bilatzaile bat da, gure sarrera-helbidea ezkutatzeko TOR sare pribatua erabiltzen duena. Erabili konexioen jatorria ezkutatu nahiez gero.

TAILSek bilatzaile hori lehenesten du berez, TOR sarearen bidez konektatzeko.

Zure gailua segurua dela uste baduzu, bilatzailearen paketea Tor Browser-en orrialde ofizialetik deskargatu dezakezu, TAILS erabili behar izan gabe.

Metadatuak ezabatu

Bidalitako fitxategiei loturiko informazioa dira metadatuak. Argazkiek, PDFek, audioek... zenbait informazio mantendu ohi dute fitxategian: zein gailurekin egin den, noiz, zein programarekin, zein hizkuntzetan...

Metadatuak ezabatzeko TAILSen eskuragarri dagoen MAT tresna erabiltzea gomendatzen dugu.

Ezabatzea seguruago egiteko, MAT2 izeneko bertsio berri bat dago, TAILSen pakete moduan eskuragarri dagoena eta ondorengo komandoekin instala daitekeena terminalean:

sudo apt update
sudo apt install mat2

Fitxategiak modu seguru batean partekatzeko plataformak

Ez bidali tamaina handiko fitxategiak posta elektroniko bidez, erabili fitxategiak partekatzeko sistema seguruak eta bidali helbidea.

Riseup Share (50MB arte) edota Firefox Send (1GB arte) erabiltzea gomendatzen dugu.

Fitxategiak handiagoak badira, Framatube bezalako plataforma libre eta federatuetan publika ditzakezu.

Sortu behin-behineko posta-kontu bat

Zure helbide pertsonala jarraitzea ekidin ahal izateko, edukiak behin-behineko posta-kontu baten bidez bidaltzea gomendatzen dugu.

Horretarako, GuerrillaMail bezalako kontu tenporal zerbitzuren bat erabiltzea gomendatzen dugu.

Bidali mezu elektroniko bat

Sahiestu zure izena idaztea eta bidal iezaguzu edukiaren azalpen labur bat, batez ere zabaldu dezakegun tokiko kanpaina baten parte bada.

Ekintzen kasuan, ekidin ekintza egin duten pertsonak identifikatzeko erabil daitezken elementuak edo aurpegiak azaltzen diren argazkiak bidaltzea.

Edukia jada beste nonbait publikatua badago, bidal iezaguzu helbidea edo bere feed-a (RSS/Atom).

Bukatzeko, gure mezuak egiaztatu edo enkriptatutako mezularitza partekatu nahiez gero, gure PGP gakoa hemen deskargatu daiteke, eta gure 65C1 41A4 3781 81E8 43AE B1B0 DC93 F701 D4CE BCCF fingerprinta egiaztatu.

Azaldu lehen mezuan nondik deskarga dezakegun zure gako publikoa eta zein beste bide erabil dezakegun bere fingerprint-a egiaztatzeko.

Edukiak bidaltzeko, g7ezinon(a)sindominio.net helbidera idatz diezagukezu.

Downloads

Published data: 2019/04/05

Events