Errepresioaren kontrako manifestazioa Donostian

Bihar, abuztuak 28, arratsaldeko 7tan, manifestazioa deitu da Donostiako Boulevard-etik. Aurreko egun hauetan Lapurdiko kostaldean, Ipar Euskal Herrietan eta muga inguruan pairatu den errepresioa eta okupazio poliziala salatzeko egingo da. Atxilotutako lagunak aske utz ditzaten eskatuko da.

Hau da orain arte bildutako eta zabaldutako informazioa: 90 atxilotu (hauetatik 39 kalean daude iada), 5 espetxeratu, 500 euskal herritar zerrenda beltz baten izendatutak, 2 kide Frantziar estatutik kaleratuak eta milaka kontroletan ehundaka identifikatu.

Honen aurrean mobilizatzeko deia egin da.

Published data: 2019/09/02

Agenda