KONTRAGAILURRA EZIN DA MONOPOLIZATU

via EZIN MONOPOLIZATU:

Atzo lehenengo istiluak eman ziren Urruña inguruan, G7ak Miarritzen ospatzekoa duen bileraren harira. Badirudi Euskal Herrietan gure zilborrera begiratzeak tontotu egin gaituela, planeta mailako ekimen hau gure estaturik gabeko nazio honen egoera politikoak baldintzatzea nahi badugu.

Onak eta txarrak seinalatzera jo du komunikabideren batek, estatuen hiztegien dikotomian eroriz eta kontragailurra zer den eta zer ez den erabakitzeko boterea beregain hartuz. Munduko txoko desberdin eta anitzetan ospatu dira gailurrak, eta noski, kontragailurrak, azken hauek ere anitzak: bai ideologikoki, edukiei dagokionez nahiz borroka moldeetan.

Plataformaren sektore indartsu baten kutsu autoritario nahiz blokeatzailea eta honen harremana ezker abertzale ofizialarekin esplizitu egin zen atzo (abuztuak 23) Idoia Erasoren artikuluan. Manifestazio autonomo eta inprobisatu baten ostean estatuen menpeko indar errepresiboek akanpalekuaren kontra oldartu ziren hainbat atxilotu eta zauritu utziz. Honen kronika saiakera honetan "disidente" hitza erabiltzen dute polizia akanpalekura joatearen errudun izendatzen dituen pertsonenentzat. Egun eta hemen modan dugu termino hau, baina kontragailur batean erabiltzea lotsagarria da. Izan ere bertan etsai amankomun baten existentzia bertaratutako guztien ezaugarria da, eta minimo horretatik aurrera mugak jartzea jarrera autoritario baten adierazle da.

Ezin dugu ahazu plataformak daukan bizi motzean hainbat eragilek bertatik alde egin dutela, hasieran jarritako helburuak ez zituelako betetzen ari. Honetaz gain, abokatu taldea ere serio jarri behar izan zen G7aren kontra edozein modutan borrokatuko lukeen edonor defendatzeko.

Hau idazterakoan plataformak ez du oraindik deus esan azken gertaera hauen inguruan, seguruenik eztabaida eta asanblada luzeetan murgilduta egongo baitira. Bitartean ezker abertzale ofizialaren egunkariak aurrea hartu dio egiari, borroka molde zehatzen kriminalizazioa bilatu nahian.

Kontragailurrek ez dute hegemoniaz ulertzen; munduko borroka askok bat egiten dute Iparralden egunotan, utz diezaiogun elkar ezagutu, eraiki, suntsitu eta bihotzetan daramaten mundu berri hori utopiatik errealitatera eramaten. Bide guztiak dira zilegi G7a eta bere munduaren kontra.

AUTORITARISMOA ETA KAPITALISMOA AKATU!

Downloads

Published data: 2019/09/02

Agenda