Kronika: abuztuak 21

Gaur, asteazkena, kontragailurraren lehenengo eguna izan da. Hainbat hitzaldi egin dira antolatutako gune desberdinetan egunean zehar (zehaztasunak g7ez.eus weborrian ikus daitezke), gaztetxean bertso-saioa izan da eta akanpalekuan kontzertuak egin dira gauean, besteak beste. Bestalde, kontrolak jarraitzen dute Santiagoko zubian eta Behobian, eta Dantxarineatik desbideratu dituzten kotxeak kontrolatu dituzte bertan. Presentzia poliziala ere handia da Hendaiako kaleetan, baina hala eta guztiz ere, jende kopurua nabarmen igo da gaurko egunez.
Akanpalekutik Hendaia eta Fikobara dabilen busa martxan jarri da gaur, 8.30etatik 10etara eta 18.30etatik 20etara 5 minuturo, eta bitartean orduerdiro.
Bestalde, eraso sexista bat eman zen astelehenean akanpalekuan eta protokoloa antolatzen hasi da. 0033 618 45 85 33 telefonoa zabaldu da erasoak salatzeko. Bestalde, bihar "mixtotasun aukeratu" baten baitan (emakume, bollera eta trans-en artean) manifestazioa deitu da, printzipioz 19.30 Fikobatik abiatuta eta 20.00etan Kanetako portutik pasako dena.
Biharko egitaraua, atzo aipatu bezela, g7ez.eus webgunean ikus daiteke.

G7 ez hemen, ez inon!

Published data: 2019/09/02

Agenda